Artzantzari eskainitako baserri eguna
2014/06/19
Artzantza
Pasa den igandean, ekainak 15ean ospatu dugu Baserri Egunaren 6. edizioa, "Larreak eta artzainak".
Jarduera hasteko, 11:30etan, Artzaina erakusketaren inugurazioa burutu dugu, horretarako Iñaki Vergara argazkien egilea izan da bertan.
Bitartean, umeek artilearekin ponpoiak eginez, ardiak egin dituzte.
Eguerdiko 12:00etan, Fermin Leizaola etnografoaren solasaldia, Artzantza Euskal Herrian.
Ondoren, Idiazabal gaztaren kata gidatua burutu da baserriko aterian.
Guraizaz eta makinaz ardiei ilea mozteko erakustaldia ere burutu da.
Artzain ogi mamiak, arkumea, mamia eta gazta, Ezkioko Argindegi Ostatuak prestatua, oso goxoa.
Bazkal ondoren, berriz, Mixel Etxekoparrek kontzertua eskaini zuen, baserriko aterian hasiz, baserri barnean jarraituz eta atarian amaituz.