Artzain eguna Ordizian

2016/03/30
Ordizian 2016ko azoka berezien egutegiari hasiera emango dion Artzain Eguna ospatuko da gaur, martxoak 30. Artzainak eta gazta dira protagonista goiz honetan. Besteak beste, Idiazabal gaztaren denboraldi berriaren aurkezpen ofiziala egingo da, Tolosako Fronton Jatetxeko Roberto Ruiz sukaldariaren eskutik.

Goizean goiz ekingo zaio egunari, Plaza Nagusian eta inguruetan egingo den asteroko azoka izango da protagonista. Horrez gain, gazta, Goierriko produktu eta Gipuzkoako artisauen saltokiak jarriko dira.

Egitaraua: 

  • 9:00- Ahari eta ardien erakusketa-lehiaketa Garagartza plazan. Eusko Labela duten esne bildotsak burruntzi eran erreketa Garagartza Plazan.
  • 11:00- Artaldeak igaroko dira gune Historikoan barrena.
  • 11:15- Idiazabal gaztaren denboraldi berriaren aurkezpen ofiziala, Udaletxeko Batzar aretoan. Roberto Ruiz, Tolosako Fronton Jatetxeko sukaldariak ebakiko du gazta berria. Aldez aurretik, Aranzadi Zientzia Elkartea omenduko da, eta gazta kalitatearen eta erregulartasunaren sariak emango dira. Joseba Insausti artzain Ordiziarrari "Premio Alimentos de España 2015, al Mejor Queso" Saria dela eta merezitako aitortza ekitaldia egingo zaio.
  • 11:30- Gazta egitea eta mamie dastaketa, Garagartza plazan.
  • 11:30- Eusko Labela duten burruntzian erretako esne bildotsen dastatzea, Garagartza plazan, ASPANOGIren, Gipuzkoako Haur Minbizidunen Gurasoen Elkartearen, alde.
  • 12:15- Ile-mozte erakustaldia, Garagartza Plazan.

 Informazioa gehiago. 


Artzain eguna Ordizian

Ordizia Artzain eguna 2016