Museoen Nazioarteko Eguna
Igartubeiti baserri museoak Museoen Nazioarteko Eguna ospatzeko, ndorengo jarduerak antolatu ditu:
- Maiatzak 18: "Konexioak. Ekintza artistikoa landa-inguruneetan” online topaketa,
Maite Redondo diziplina anitzeko artistak eta Idoia Unzurrunzaga argazkilariak landa-inguruneetan garatutako proiektu artistikoak aurkeztuko dituzte. Maiteren kasuan, Beiren gauzatu zuen bere proiektua, 2020ko Landarte, Nafarroako kultura garaikide eta landatartasunaren programaren edizioan. Idoiak, berriz, Sormenaren Kabia ekimenaren hirugarren edizioan, Alkizaren 2020ko hausnarketa, sorkuntza eta esperimentazio egonaldian.
17:30etik aurrera, streaming bidez jarraitu ahal izango da topaketa.
- Maiatzak 22: Natur Lab familia tailerra
Parte-hartzaileek, 8 eta 12 urte bitarteko haurrak dituzten familiek, 3D inprimaketako diseinua deskubrituko dute, oinarri sortzaile gisa baserriaren inguruko naturako elementuak erabiliz.
MrLaspiur artistak eta moda diseinatzaileak eskainia.
Ordua:10:30-13:30
Prezioa: 3 € (museoko familia-txartelarekin deskontua egingo zaie)
Edukiera mugatua . Aldez aurretik izena eman behar da igartubeiti@gipuzkoa.eus helbidean, baita 943 72 29 78/72 51 07 telefono zenbakietan ere.
- Maiatzak 22 eta 23: Doako bisitak asteburuan
Maiatzaren 22 eta 23ko asteburuan ate irekien jardunaldiak egingo dira, larunbatean 10: 00etatik 14: 00etara eta 16: 00etatik 19: 00etara eta igandean 10:00etatik 14:00etara.
Aldez aurretik izena eman behar da igartubeiti@gipuzkoa.eus helbidean, baita 943 72 29 78/72 51 07 telefono zenbakietan ere.