Arineketan taldearen kontzertua urriaren 5ean dolarean

2024/09/04
Arratsaldeko 18:00etan izango da eta espazioara egokituz, emanaldiko musika guztiz akustikoa izango da. Autobus zerbitzua izango da Zumarragatik

Arineketan taldeak kontzertua eskainiko du Igartubeitiko dolarean urriaren 5ean arratsaldeko 18:00etan, Zumarragako Antioko Musikaldiaren barne. 

Arineketan taldea 2020an sortu zen, tradizioan oinarrituriko errepertorioa gaur eguneratu eta itxuraldatzeko asmotan. Euskal kanta, doinu, dantza eta bertsoak oinarri hartu eta hauekin jolastea izan dute helburu sorreratik, eta hala ibili dira Euskal Herriko dozenaka plazetan.

2024ean “Zaharrak berri” diska aurkeztu berri dute, aurreko diskan euskal dantza tradizionalarekin egin bezala, ahazturiko kanta eta bertsoen biziberritzea egin dute honetan, egile ezezaguneko kanta zaharrak molde berrietara egokituz. Ikuskizuna ere berrikuntza handiekin dator: Oihana Iguaran bertsolaria gehitu baitzaio ohiko Arineketan taldeari: Xabier Zeberio biolinean, Nora Lopez txeloan eta taldearen muina diren Iñar Sastre (pianoa) eta Jagoba Astiazaran (txistua) bikotea.

Arineketan taldea

 

 

 

 

 

 

Igartubeiti baserrirako emanaldiak gainera berezitasun bat izango du, tokira egokituz, musika guztiz akustikoa izango da.

Izena eman: online; igartubeiti@gipuzkoa.eus; 943 72 29 78.