Areago egitasmoa "Museos en la red digital" txostenean

2013/12/03 Aipamenak
Areago ondare berrikuntza egitasmoa Dosdocek argitaratu duen "Museos en la red digital" txostenean azaltzen da geolokalizazioan oinarritutako teknologi praktika ona gisa.

Areago soinuetan murgilduz ibili egitasmoa Dosdoce-k argitaratu duen "Museos en la red digital" txostenean aipatzen dute geolokalizazio eredu bezala. 

Areago, Igartubeiti Baserri Museoko ondare baliabideak eta teknologia berrien erabilera biltzen duen egitasmo berriztatzailea da, bertako ondarea balioan ipini asmoz. Arte alorretako elementuak, bertsolaritzarekin, musikarekin, soinudun artearekin bateratzen ditu soinudun ibilbidearen eta kontakizun esperimentalaren artean kokatzen den istorio bat sortuz.

Euskarazko bi kontakizun sortu ditugu lehen esperientzia honetan. Aurten kolaboratzaile ezberdinen eskutik handiagotzen joango da. Publiko mota ezberdinari zuzendutako zenbait aukera hizkuntza ezberdinetan izatea da asmoa.  

2011ean hasitako lehen fasean, dokumentazio prozesua burutu da, AUDIOLAB lan taldeak Ezkio-Itsasoko gertakizun nabarmenak, feriak, kultur jarduerak, jaiak eta ohiturak  erregistratzen joan da urte osoan, ibilbideak osatzen dituzten azken kontakizunak sortzeko baliagarriak izan zitezkeen zenbait erreferentzia aurkitzeko asmoz.  

Bigarren fasean, Igartubeitira zenbait bisita egin ondoren eta soinuak, musikak, dokumentuak istorioak eta baserriaren historiari lotutako mota guztietako erreferentziak aztertu ondoren, hasteko bi kontakizun diseinatu dira.  

Horretarako Maialen Lujanbio bertsolaria eta Arantza Iturbe kazetariak gonbidatu ditugu. Bakoitzak baserriarekin izandako esperientzian oinarrituz istorio bat sortu du. 

Lehen kontakizuna, Maialen Lujanbioren eskutik, baserri inguruko ibilbide bat da, non pertsonai ezberdinen bitartez, sagardo garaian baserrian gertatutako pasadizo baten kontakizuna azaltzen dituzten bertsoak “ezkutatzen” diren. 

Baserriko jabearen, bere emaztearen eta atzerriko bisitari baten arteko solasaldi hauetan, beraien ikuspegi subjektiboen bitartez, zenbait egoera kontatzen dituzte bertsotan. Egoera guzti hauek esperientzietan eta giza gertaeretan oinarritutako baserriko egunez eguneko kronika osatzen dute, garai bateko, ahaztutako bertsoak izango balira bezala, gaur egun birsortuak izan direnak. 

Bertsotan jarri diren mikro-istorio hauek, soinu baliabideen erabilpenarekin berrindartu dira, natur soinuen grabaketen bitartez, mikrofono bereziekin egindako grabaketak (baserriko egurraren karraska eta gune berean agerikoak ez diren beste fenomenologia batzuk grabatzeko) edo in-situ grabatutako musikak, guztiek hitzen kontakizunari karga dramatiko egokia ezarriz.  

Arantxa Iturbek sortu du bigarren kontakizuna. Arantxak, lau denbora eta lau pertsonai-ahots kokatu ditu gure museoaren inguruan, ejerzitoik ihes doana, bere senarretik ihesi doana, mundu modernotik ihesi doana eta etxetik ihes egin ezin duena.

Ikus txosteneko 17. orrialdea (pdf). 

 

Areago egitasmoa