Antxon Aguirre Sorondo
Igartubeitin askotan kontsultatu ditugu berak idatzitako argitalpenak, bereziki, Sagardoa izenekoa. Baserri museoa ikustera ere etorri izan da, gogoratzen dut nola Sagardo Asteko egun batean etorri zen eta Kortaberria familiako pertsonaiak jantzita ikustean nola hasarratu zen esanez XVI. mendean baserrietan ezin zutela horrela jantzita ibili.
2010eko uztailean ere blog honetan protagonista izan zen, Itsasoko Bartolome Deunaren jaietako egitarauaren barne Itsasoko elizako kanpaiei buruzko hitzaldia eskaini baitzuen. Orduan egin bezala, oraingoan ere bere lan oparoa ezagutzeko gonbitea luzatzen dizuegu hori delako eskaini diezaiokegun omenaldiririk onena.
Antxon Agirre Sorondoren lanak.