Antioko XXXIII. Musikaldia

2016/08/19
Zumarragako Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak "Antioko XXXIII. Musikaldia" antolatu dute irailaren 3, 10, 17, 21 eta urriaren 1erako. Azken egun honetan, "Ensemble Diatessaron"-ek kontzertua eskainiko du Igartubeitiko dolarean.

Irailak 3an, larunbatean, emango zaio hasiera "Antioko XXXIII. Musikaldiari". Iraileko lau larunbatetan kontzertuak izango dira Antioko ermitan eta urriak 1ean, "Ensemble Diatessaron" taldeak Igartubeitiko dolarean kontzertua eskainiko du. 

Gorka Hermosa akordeoilari urretxuarrak artista gonbidatu berezia izango du, Eñaut Elorrieta, hain zuzen, Kaabastri hari laukotearekin eta Javier Mayor kontrabaxuarekin batera eskainiko duen kontzertuan irailak 3an. 

Irailak 10ean, Judith Jauregi piano-jotzailearen txanda izango da. 

Landarbaso abesbatzak kontzertua eskainiko du Iñaki Tolaretxipiren zuzendaritzapean, irailak 17an. 

Irailak 24ean, Boliviar Amazoniako dantzekin eta musikarekin gozatzeko aukera izango dugu Raquel Maldonadok zuzentzen duen "Ensemble Moxos"-en eskutik. 

Eta Antioko XXXIII. Musikaldia amaitzeko urriak 1ean, "Ensemble Diatessaron"-ek Godalet, doinuen arima bere azken diska aurkeztuko du Igartubeitin. Diska berri hau bertan grabatuko du taldeak. Ensemble Diatessaron izan zen 2009an, Igartubeitiko dolarean lehen kontzertua eskaini zuen taldea, Antioko Musikaldiaren barne baita ere. 

Programa: 

  • Alboradetako soinua-bukaera / Atte ttun ttun
  • Esku aldatzeko soinua / Bizkai dantza
  • Amonatxo / Ormatxulo
  • Arranoak Bortietan / Txakolin
  • Txori erresinola / Neskatxen esku dantza
  • Ezkon berriak lotaratzeko soinua Tantiru Maio
  • Erreginetan
  • Grande Chanson de St Jacques / Gizona non duk zuhurtzia
  • Arantzazuko kanta zaharra / Pelegria naizela
  • Igartubeitikoak: Sagar dantza / Haurra eizu lo lo
  • Iruten ari nuzu / Aldapeko
  • Godalet dantza-Dragonne / Euskal fandangoa / Iturengo arotza
  • Bautista Basterretxe / Folías y más folías

 Musikariak: 

  • Juantxo Vega, Moldaketak
  • Juantxo Vega, Txirula eta txistuak
  • Maite Larburu, Biolina eta ahotsa
  • Josean Pascual, Espineta
  • Rafael Bonavita, Tiorba eta gitarra barrokoa
  • Agustin Laskurain, Perkusioa
  • Elena M. de Murguia, Zango biola eta zuzendaritza

Urtero bezala, doako autobus zerbitzua eskainiko da bai Antiora igotzeko, baita Igartubeitira joateko ere. Antioko kontzertuak 19:30etan izango dira eta autobusa 19:00etan irtengo da Elizkaletik; Igartubeitiko kontzertua, berriz, 18:00etan izango da eta autobusa 17:30etan irtengo da Elizkaletik. 

Programa osoa ikusi

 

Antioko XXXIII. Musikaldia

Antioko XXXIII. Musikaldia