Aikurren Ate irekien jardunaldia
2012/10/18
Jarduerak
Urriaren 20 eta 21ean
Urretxuko Aikur Erle Museoak ate irekien jardunaldia antolatu du urriaren 20 eta 21erako.
Bertan eztia abaraskatik nola ateratzen den erakutsiko dute, erleak ikusi eta ezti dastaketa bat ere antolatu dute. Dastaketa honetan hiru ezti mota ezberdiduko dituzte: Gipuzkoako udaberriko milalorea, haritzarena eta ekilorearena. Asiatik etorri zaigun liztorra, VESPA VELUTINA, eta bertan izan duguna, VESPA CRAVO ere konparatu ahal izango dituzte.
Ordutegia: 11etatik 14ra
Lehenengo ezti ateratzea: 11etan
Bigarren ezti ateratzea: 12:30tan
Animatu zaitezte, merezi du erleek naturaren alde egiten duten lana ezagutzeak!