Albisteak

(Ber) Topaketak. Artea, lurraldea eta landa eremuak

2023/03/17

Landa-eremuetako praktika artistikoen garapenari buruz hausnartzeko topagunea, martxoaren 28an eta 29an, Barne Begiradak proiektuaren barne

Elkarrizketa eta helduentzako tailerra Emakumeen Eguna ospatzeko

2023/03/08

Judit Garcia, Olaberriako Etxeberri Goikoa baserrikoa, elkarrizketatu dugu. Juditek bere baserriko behien esne ekologikoarekin gazta ekoitzi eta "Behieko" markaren izenpean saltzen ditu. Martxoaren 12an, igandean, "Lurra, gorputzak, adostasuna" helduentzako tailerra, Maria Alonso del Val-ek eskainia

Gari Arambarriren tailerra Zerainen

2023/03/03

Gari Aranbarri artistak tailerra eskaini du Zerainen, "Ars Natura" burutzen ari duen bere egoitza artistikoaren barne. Argazki zaharrak aztertu dituzte adin ezberdineko zeraindarrak

Gari Arambarri artistak "Hik egurre, nik teilatue" proiektua aurkeztu du Zerainen

2023/02/20

Proiektuaren abiapuntua, 70. hamarkadan gertatu zen baserrien okupazioa izango da. Belaunaldien arteko ezberdintasunak ere aztertuko ditu, gaur egungo gazteak baserriak okupatzeko prest dauden edo ez

Gari Arambarri artista izan da Igartubeiti Baserri Museoko Ars Natura artisten egoitzarako aukeratua

2023/02/06

Egoitza Zerainen izango da otsailaren 13tik martxoaren 19ra bitartean. Artearen Historian lizentziatua, epaimahaiak bere prestakuntza artistiko oso interesgarria eta gai feministetan eta Queer-en ibilbide espezifikoa baloratu ditu, baita hainbat hedabidetan (eskultura, instalazioa, bideo-sorkuntza eta sorkuntza literarioa) istorioak sortzeko duen gaitasuna ere. Egoitza Barne Begiradak proiektuaren barne kokatzen da. Proiektu honek, berrikuntza sozialaren eta praktika artistiko garaikideen bidez, gaur egun landa-ingurunean bizitzeak zer esan nahi duen ikertu nahi du

Igartubeiti baserri museoak "Barne Begiradak. Sorkuntza garaikidea landatartasunetik" plazaratu du

2023/01/30

Proiektuak egoitza artistiko bat, tailer esperimentalen ziklo bat eta arteari, lurraldeari eta landatartasunei buruzko topaketa bat barne hartzen ditu. Ekimena otsailean eta martxoan garatuko da Ezkio-Itsaso, Gabiria eta Zerain udalerrietan. Programak, berrikuntza sozialaren eta praktika artistiko garaikideen bitartez, gaur egun landa-ingurunean bizitzeak zer esan nahi duen ikertu nahi du

"Jakintzen hibridazioa" tailer esperimentalen zikloa

2023/01/18

Moda iraunkorrari, zeramikari, dantzari eta arteari buruzko tailerretan parte hartu ahal izango da, baita gastronomiari eta elikadura-subiranotasunari buruzko tailerretan ere

Urtarrilaren 30era arte zabalik dago Igartubeiti baserri museoko Ars Natura artisten egoitzarako deialdia

2022/12/30

Erresidentzia artistikoa otsailaren 13tik martxoaren 19ra izango da, Zerain udalerrian

Igartubeiti Baserri Museoak diru laguntza lortu du Next Generation deialditik

2022/12/28

Hiri-eremuetatik kanpoko kultura eskaintza handitzeko eta dibertsifikatzeko, Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren esparruan

Egoera zaurgarrian dauden pertsonen parte hartzea kulturan

2022/12/02

EHUk Arteria proiektuaren baitan burututako ikerketan parte hartu du Igartubeiti Baserri Museoak

Hitz galduak landatzen, Euskaraldian!

2022/11/16

Azaroak 18tik abenduak 2ra Euskaraldia ospatzen da, hitzez ekiteko garaia. Kaleak, sareak, guneak…euskarazko hitzez beteko ditugu, inoiz baino errazagoa izan dadin euskaraz mintzatzea

Autobus-ehunez moda egin daiteke? Moda jasangarria Igartubeitira iritsiko da urriaren 20tik aurrera

2022/10/11

Igartubeiti Baserri Museoak jasangarritasuna ardatz duten jarduerak antolatu ditu Ondarearen europako jardunaldien barne. Museoak “Eko-moda: Autobuseko ehunekin egindako diseinuak” erakusketa aurkezten du. Kafe-Tertulia, familientzako eta helduentzako bi tailer ere izango dira

Igartubeiti baserria, "Escapada Rural" blog-ean

2022/10/06

Ander Izagirrek idatzitako erreportaian, Igartubeiti baserriaren bilakaera azaltzen du

"Gernikak", kontzertu bikaina

2022/10/04

Plazerra eta ohore izugarria Juan Manuel Begiristain klarinetista eta Gorka Hermosa akordeoilaria, bi artistak elkarrekin entzuteko aukera

Igartubeiti Baserri Museoko dolarea urriaren 8tik 14ra jarriko da martxan Sagardo Astearen 21. edizioan

2022/09/28

Baserriko prentsaketa zuzenean ikusteko urteko une bakarra da. Programak kirikoketa erakustaldiak eta bisita antzeztuak barne hartzen ditu

Zurezko koadroa ikusgai

2022/09/18

Musealiak proiektuko pieza berria ikusgai dago Igartubeitin martxora arte

"Gernikak" kontzertua dolarean

2022/09/05

Juan Manuel Beguiristain klarinete jotzailearekin eta Gorka Hermosa akordeoilariarekin

¡Ehundu! familientzako tailerra

2022/08/31

"Ezkutuko altxorrak" ekimenaren barne, doan

Baserrien jatorria eta garapena

2022/07/29

Alberto Santana historigileak zuzentzen duen "Baskoniako Historia bat" programako "Ibarretako jauna" saioan

Sagardoaren Kultura eta Igartubeiti BBC Travel webgunean

2022/07/15

Mike MacEacheran kazetariak idatzi duen erreportaia, martxoan Sagardoa Route-ren eskutik egindako bisitaren emaitza

Artxiboa