Aburuza sagardotegian, bisita gidatuak

2013/01/11 Sagardotegiak
Txotx garaia bertan izanik, sagardoa edan eta jateaz gain, Gipuzkoako 10 sagardotegietan bisita gidatuak ere eskainiko dituzte. Adunako Aburuzak aurkeztu berri du bere proposamen turistikoa, zehatzago ondorengo lerroetan irakur dezakezuena. Bestalde, Adunan, Zabala sagardotegiak ere aukera hori eskaintzen du. Irungo Olak, Zeraingo Oihartek, Aiako Satxotak, Azpeitiko Añotak, Igeldoko Calongek, Astigarragako Petritegik, Bereziartuak eta Hernaniko Iparragirrek bezala.

Adunako Aburuza sagardotegiak bisita gidatuak eskainiko die bisitariei Euskal Herrian hain sustraitua dagoen esperientzia gastronomiko eta kultural bat jatorritik bizitzeko aukera eskainiz. Sagardogilea bera izango da bisita gidatuen gidari. Bisitariak sagardoaren prozesu osoa ezagutzeko aukera izango du, hasi sagastitik, sagastitik dolarera, dolaretik upeletara eta upeletatik botiletara.

Bi bisita gidatu eskainiko dira, hemengo jendeari zein kanpoko turistari zuzenduta, lau hizkuntzetan egiteko aukera baitago. Bisita hauek familia, bikote, lagun arte, persona heldu, ezindu, sektoreko profesional eta edozein bisitari motari egokituko dira.  Aburuza sagardotegiko produktua dastatzeko aukera ere izango da: Aburuza sagardoa eta Aduna sagardoa, bigarren hau Eusko Label-duna, 100% bertako sagarrarekin egina eta HAZI Fundazioak zertifikatua. Bisitak bazkari edo afari eder batekin amaitzeko aukera eskainiko da.

Ondorengo hauek dira Aburuza sagardotegiaren proposamenak:

  • Bisita gidatua eta kata komentatua

Ezagutu ezazu sakonean sagardoaren mundua, hain ezagunak ez diren sagardotegiko txokoak bisitatzeko aukera izango duzu: sagastia, dolarea … Bisita ondorenean sagardoa dastatuko dugu, dastaketa komentatu labur batekin. Bertan, bi sagardo dastatuko ditugu, Aburuza eta Aduna (Eusko-label), Idiazabal gazta pintxo batekin lagundurik. Haurrek sagar zukua dastatuko dute.

Asteartetik ostiralera: 19.00h
Larunbatak: 12.30h / 19.00h

Prezioak honakoak dira:

Helduak: 9€

8 urtetik 14 urtera: 4€

8 urte baino gutxiagoko haurrak doan

  • Bisita gidatua + bazkaria edo afaria 

Bisita ondorenean bazkari edo afari eder bat egiteko momentua. Sagardoa eta Euskal gastronomiaz gozatzeko aukera paregabea.

Asteartetik ostiralera:19.00h
Larunbatak: 12.30h / 19.00h

Bisita Gidatua + (A) Menua: 33€

Bisita gidatua + (B) Menua: 28€

Bisita Gidatua + (Haurrentzako) menua: 15€

Oharra:

Bisitak egiteko ez da gutxieneko talderik behar eta euskara eta gaztelaniaz egingo dira. Beste hizkuntzetan egiteko, (frantsesa, ingelera …) gutxienez 20 laguneko taldea izan behar du. Talde handientzako galdetu beste egutegi eta ordutegi aukerak.

Baldintza orokorrak:

Bisitaren iraupena ordubetekoa izango da.

Prezioek BEZA barne dute.

Erreserba egin behar da: 943 692 452 edo aburuza@sidrasaburuza.net

Menuak:

(A) menua: Bakailao tortilla. Bakailao frijitua piper berdeekin. Txuleta. Idiazabal gazta, sagar dultzea, intxaurrak, Tolosako teilak eta zigarrotxoak. Ogia, sagardoa “txotx” eran eta ura.

(B) menua: Bakailao tortilla. Bakailao frijitua piper berdeekin. Saiheskia, letxuga eta patatak. Idiazabal gazta, sagar dultzea, intxaurrak, Tolosako teilak eta zigarrotxoak. Ogia, sagardoa “txotx” eran eta ura.

(C) Haurrentzako menua: Urdailazpiko tortila. Saiheskia eta patatak. Izozkia. Ogia eta ura

 

Aburuza Sagardotegian aurkezpena