40 nazioarteko artista baino gehiago aurkeztu dira PATRIM + mugaz gaindiko erresidentziaren lehen deialdira
Lehen aukeraketa faseak, piriniotan bizi diren frantziar zein espainiar artisten 7 txosten mantentzea ahalbideratu du. Zentroak lehen aukeraketako artistekin harremanetan daude eta behin betiko erabakia datorren apirilak 29tik aurrera jakinaraziko da.
PATRIM+ sarearen helburuetako bat da arte- eta ondare-arloen arteko bidegurutze-espazioak sustatzea, kultura garaikidean kokatutako diskurtso berriak sortuz eta paisaia eraldatzearen, hiri-landa binomioaren edo ingurumen- eta ekonomia-krisiaren inguruko egungo eztabaidetan oinarrituz.
PATRIM + erresidentzia
PATRIM+ artista-egonaldiak publikoak konektatzea eta publiko berrien bila joatea bilatzen du. Proiektu honen hartzailea gazteria eta kultura- zein arte-eskaintzatik urrun dagoen jendea da. Egonaldiaren asmoa inplikatutako hiru zentroen lurraldeko biztanleen, artisten, artelan baten eta sorkuntza-prozesuaren arteko topaketa erraztea da, presentzia artistiko sendo batean oinarrituta.
Patrim+ erresidentzia programa jarraitu eta artista guztiek aurreikusitako jardueretan parte hartu dezakezute www.patrim.net webgunean eta patrimoinepyrenees Facebook-ean.
PATRIM+
PATRIM museo, ekomuseo eta ondarearen interpretazio zentroen mugaz gaindiko lehen sarea da. Pirinioak inoiz ez dira izan irmo itxitako muga, denbora luzez, kultura-, gizarte- eta ekonomia-arloko elkartrukeen lurralde handi bat baizik. Sarearen helburua Pirinioak kultura-multzo gisa aztertu eta balioestea da: mendikatea bat, bi isurialde, ondare komun bat. Baita benetako bizitasun sortzailea ere.
2018ko otsailean, sareak Interreg – EGEF (FEDER) Espainia-Frantzia-Andorra Lurralde Lankidetzako Programaren oniritzia jaso zuen PATRIM+ proiekturako. Proiektuaren 4. ekintzaren arabera eta berrikuntzarentzat zein publiko berrien txertaketarako mesedegarri izateko asmoz, PATRIM+ osatzen duten zentroetatik hiruk 2019ko udan zehar elkarrekin burutuko duten erresidentzia artistikoko programa batekin saiatzea erabaki zuten, mugaz gaindiko ikuspegi batekin eta «eraldatzen diren paisaiak» gaipean: .
- Le Château de Seix –Couseransko ondarearen interpretazio-zentroa (Ariège, Frantzia)
- Espacio Pirineos – Grausko Pirinioetako Sorkuntza eta Kultura Zentroa (Huesca, Espainia)
- Ezkioko Igartubeiti Museoa (Gipuzkoa, Espainia).
POCTEFA PROIEKTUA
PATRIM+ egonaldi-proiektua PATRIM+ EFA 251/16 proiektuaren baitan garatu da, Espainia-Frantzia-Andorra Lankidetzako Programa 2014-2020an kokatuta aurkeztu izan dena. Proiektu honetarako gastuak POCTEFAk hartuko ditu bere gain % 65ean, Europar Batasuneko EGEF (FEDER) Eskualde Garapeneko Europako Funtsen kredituei esker.POCTEFA-ren helburua Espainia-Frantzia-Andorra arteko mugaldeko lekuen arteko sare sozial eta ekonomikoa sendotzea da. Laguntza hau mugaldeko lekuen garapen ekonomiko, sozial eta ingurugiro garapenera bideratuta dago, estrategia bateratu baten bitartez lekuko eskualdeko garapen iraunkorra lortzeko.