3 Ene Kantak Igartubeitin
2021/02/22
Eitb3 Ene Kantak saioko Eneko, Nerea, Astonauta eta Sator etorri zaizkigu bisitan Igartubeiti baserrira. Iban Maiz gidariak egin die harrera eta azalpen guztiak eskaini dizkie. Oso ongi pasa dugu beraiekin!!!
Eitb3ko Ene Kantak saioko pertsonaiak izan dira Igartubeiti baserrian. Iban Maiz gidariak, baserriaren inguruko sekretu guztiak azaldu dizkie, ondorengo bideotan ikus ahal izango duzuen bezala.
Lehendabizi Eneko etorri zen eta Igartubeiti, baserri dolarea dela jakin zuen. Bideoa ikusi.
Ondoren, Ibanek Nereari urrian Igartubeitin sagar zukua egiten dugula azaldu zion. Ikus bideoa.
Satorrek, berriz, garai hartako sukaldea eta logelak ikusi zituen. Bideoa ikusi.
Ibanek Astonautari ikuilua eta upategia erakutsi zizkion. Ikus bideoa.
Igartubeiti baserrian bizi izandako unerik onenen bideoa hortxe. Gozatu!!! Bideoa ikusi.