“HANDIA” DA NIRE GORPUTZA

2018/05/15
Abuztuaren 31a bitartean, Igartubeiti eszenatoki bihurtu zuen “HANDIA” filmaren aldi baterako erakusketa dugu ikusgai. Filmean jorratzen den gai nagusia aitzakiatzat hartuz, Gorputz Anitzen inguruko proposamen didaktikoa aurkezten dizuegu Igartubeiti Baserri Museoko bisita ibilbidearen osagarria eskainiz.

“HANDIA” DA NIRE GORPUTZA

ABIAPUNTUA: Joakin Eleizegi, Altzoko erraldoia, filmaren protagonista.

HELBURU OROKORRA: Gorputz anitzak onartu, errespetatu eta baloratzea, bai norberarena eta baita besteena ere.

EDUKIAK:
• Emozioak identifikatzea.
• Autoestimua hobetzeko mekanismoak.
• Gaitasun sozialak.
• Taldean lan egiteko jarrerak.
• Harremanak errespetuz eta berdintasunez ezartzea.

DESKRIBAPENA:

Abiapuntua Joakin Eleizegi izango da, Altzoko erraldoia izenez ezaguna. Bere altuerak eragindako gorabeherak hausnarketarako bidea zabalduko du. Horretarako, erakusketan ikusgai egongo diren argazkiak aztertuko ditugu.

Ondoren, lan eremu pertsonalera pasatzeko, bere silueta eta ispiluak erabiliko ditugu norbere gorputzaren ezaugarriez jabetzeko. Ezaugarriak azaleratzeko, alde positiboak eta normatik kanpo ikusten dituztenen inguruko hausnarketa bultzatuko dugu.

Ariketa praktikoa siluetatik abiatuz autorretratuak egitea izango da, margo eta collage teknika mistoa erabiliz. Modu honetara norbere eta besteen gorputzen onarpena eta errespetua landuko dira.

Borobiltzeko, aurkezpenekin amaituko dugu eta Gorputz Anitzen erretratu multzoa ikusgai jarriko dugu museoan.

Tailerreko argazkiak