"2016 Bidea"-ko 14. etapa Igartubeitin
2016/07/04
Ekainak 26an goizeko 9:00etan eman zaio hasiera etapa honi Igartubeiti Baserri Museoan. Bertan, bisita gidatuak, tailerrak eta "Bertatik Bertara" dastaketa izan dituzte aukeran parte hartu duten ehun bat pertsonek.
DSS2016EU-ren baitan, 2016 Bidea proiektuan, euskal gizarteak berezkoak dituen mendizaletasunak eta kulturzaletasunak bat egiten dute. Gipuzkoa, Bizkaia, Araba, Nafarroa eta Iparraldea 32 etapatan zeharkatuko dituen ibilbidea da 2016 bidea. 14. etapa, ekainaren 26koa, Igartubeiti Baserri Museoan eman zaio hasiera goizeko 9:00etan.
Parte hartzaileek Igartubeitin honako jardueretan parte hartzeko aukera izan dute:
- Bisita gidatua Igartubeiti baserrira
- Bisita gidatua Interpretazio zentrora
- Belar usaindunak tailerrean usaindun gatzak egin dituzte.
Igartubeititik Ezkiorako bidea indarrez hartzeko, eskualdeko zenbait baserritarrek ekoizten dituzten produktuak "Bertatik Bertara" produktuak dastatu dituzte.