2015eko programazioa
Sormen lengoaia ezberdinen bitartez eta kultura munduko eragile ezberdinekin lankidetzan, ondarearen sozializaziori zuzendutako jarduerekin eta egitasmoekin hasiko dugu 2015a Igartubeitin.
Emakumeak landa ingurunean izandako eta gaur egun duen papera, bere ahozko memoria kolektiboaren berreskurapena eta baserriko lanbide tradizionalak izango dira antolatuko ditugun egitasmoen eta jardueren gaietako batzuk.
Baserri Eguna jarduerak eztiari, argizariari eta erleek eskaintzen dizkiguten beste produktuei buruzko jardunaldia hartuko du bere baitan. Laneko kultura proiektuak artoaren etorrerak ekarri zuen iraultza ezagutzera emango du.
PATRIM mugaz bestaldeko kultur egitasmoaren barne, gainontzeko bazkideekin batera zenbait jarduera antolatuko ditugu, besteak beste, Pirineoetako bi aldeetako paisaiaren bilakaerari buruzko argazki erakusketa bat.
Era berean, ikerketa eta hedapen ildoaren barne, materiarik gabeko ondarea, teknologia berriak kultur ondarearekin duten harremana eta museoetako publikoak landuko ditugu.