14. Landare berezien azoka

2016/04/08
Apirilaren 23 eta 24an, Iturrarango Lorategi Botanikoan. Aurtengoan 48 mintegik parte hartuko dute, Frantzia, Italia, Espainia eta Euskal Herriko txoko ugarietatik. Kontinente guztietako landareak ikusi eta salneurri paregabean erosteko aukera edukiko dugu eta landare asko gure artean ezezagunak badira ere, arazorik gabe lorategietan edo etxeko leihoetan zaindu ditzakegu.

Azoka ingurune paregabe batean kokatzen da, Iturrarango Lorategi Botanikoan, landareak ezagutu nahi dituzten guztientzat interes handienekoa hain zuzen. Hala nahi izanez gero, Lorategiko ibilbideetatik paseatzeko aukera dago.
Azokan jan eta edaneko postuak izango dira eta bertan inguruko produktu desberdinak erosteko aukera ere bai. Haurrek jolasteko gune eder bat ere aurkituko dute.

Berrikuntzak – Mintegizale berriak 

  • Bite Me! Plants: Landare Haragijaleak, Dionaea eta Sarracenia (Erandio, Bizkaia)
  • Plantes Perigord:Sempervivum, Sedum eta landare belarkariak (Rouffignac-Saint-Cernin-de-Reilhac Frantzia).
  • Pepiniere Des Deux Caps: Hosta, Heuchera eta Agapanthus (Calais, Frantzia)
  • Seb Tan & L'idée Verte: Fruitudun landare exotikoak eta Zitriko rustikoak(Montauban, Frantzia).


Ekintza osagarriak Iturraranen

Apirilak 23, larunbata 

  • Hitzaldia (11:00h): Coello-Vera Botanikariaren expedizioa Zelanda Berrian. 
  • Bisitak Biodibertsitatearen Lorategira (11:30etan euskaraz eta 12etan gaztelaniaz).

Apirilak 24, igandea

  • Hitzaldia (11:00h): Lorategi jangarriak (Lur Berry). 
  • Azoka osagarria Aian, igandean Aiako plazan, igande goizean, 18 postu egongo dira landare eta landareekin zerikusia duten hainbat produktu saltzen: garaiko landareak eta usaindunak, sukalderako landareak, xaboi eta lurrunak, landare olioak, laborantza ekologikorako produktuak, artisauak eta hainbat gauza gehiago. 


Datu Praktikoak:

Aparkalekuak:
Parkearen inguruetan bi aparkaleku gune antolatuko dira: bat Aia herrian (43.2365778,-2.1484009) eta bestea Txurrukako aparkalekuan (43.276693-2.133107), Orio ondoan. Hauetatik etengabeko autobus zerbitzua egongo da azokara, dohain bisitari guztientzat.

Trenez:
Zarauzko Euskotren tren geltokitik autobus zerbitzua egongo da azoka gunera.

Azokako ordutegia: goizeko 10etatik arratsaldeko 6ak arte.

Sarrerak:
Sarrera-prezioa 4 eurokoa da (12 urte edo gutxiagokoak dohain) eta azokaren atarian egongo dira salgai. Prezio honek barne hartzen ditu:

  • Aparkalekuetatik azoka gunerainoko autobusezko joan etorria. 
  • Erositako landareentzako kontsigna zerbitzua eta eroslearen ibilgailuraino garraioa. 

Animaliak:
Azoka gunean txakurrak sar daitezke baina lotuta eraman behar dira eta erreparoz zaindu. Hala ere, ez dira egun egokienak txakurra ekartzeko, jende asko biltzen da eta jende artean urduritu egiten dira.

Informazio gehiago
Iturraran Parketxea 943 835389 (asteartetik ostiralera 10-14h)

14. Landare berezien azoka

14. Landareen azoka