"Zure platerean hasten da mundua" tailer esperimentala

"Barne Begiradak" proiekturaren barne, hainbat eragileekin elkarlanean tailer esperimentalen zikloa sortu dugu. Landa-eremuari buruz hainbat diziplinatatik hausnartzeko aukera berriak eta jakintza tradizionalekin dituzten loturak sortuz

"Zure platerean hasten da mundua" Landarlan Ingurumen Elkartearen dokumentalaren emankizunarekin hasiko dugu saioa, 17:30etan. 

Ondoren, 18:30ak aldera solasaldia izango da Ion Fontenla, dokumentalaren zuzendariarekin eta Biziolako Ekoizle diren Jon Etxeberria (Gozatu eztiak, Ataun. Ezti eta erlezaintzako produktuak), Iñaki Intxausti (Mendarte Baserria, Zerain. Baratzezaina eta txekor-haragia) eta Judit Garciarekin (Etxeberri Goikoa baserria, Olaberria. Behi-gaztak). Mahainguru honetan elikadura burujabetzaz eta agroekologiaz arituko dira. 

Solasaldia eta gero, 19:30ak aldera, Gabiriko Ostatuko Mikel Asurabarrena eta Eider Martinezen eskutik, Biziolako hiru ekoizleen produktuekin pintxo-potea izango da. 

Izena eman, online, whatsapp 618004131 edo telefonoz, 943 72 29 78.

Jarduera hau Next Generation funtsen bidez Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planeko hiri-eremuetatik kanpoko kultura eskaintza handitzeko eta dibertsifikatzeko laguntzen bidez finantzatzen da.

Zure platerean hasten da mundua

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Noiz
2023/02/24 - 17:30 - 20:00
Non
Gabiriko ostatua
Harremanetarako Izena
Harremanetarako Telefonoa
618 00 41 31 / 943 72 29 78 / 943 72 51 07
Hitzordua egutegira gehitu
vCal
iCal