Tradizioa soinean: bitxigintza berria ondare etnografikotik abiatuta

Ondarearen Europako Jardunaldien barne antolatutako erakusketa eta hitzaldia

Ondare etnografikoa, gure baserrietako tresna zaharrak eta aintzinako objektuak inspirazio iturri bihurtu nahi izan ditugu. 

Aranzadi Zientzia Elkarteak eta Bideberri BHIko Bitxigintza Diseinuko Goi Mailako Zikloko ikasleak elkarlanean ondare etnografikoan oinarritutako bitxiak sortu dituzte, eta sorkuntzak hitzaldi eta erakusketa baten bidez erakutsiko dira. 

Etnografiaz gain, bitxigintza prozesuaz eta artisautza lanaz ere hitz egingo dute Marta Fernandezek, Bideberri BHIko Bitxigintza Diseinuko Goi Mailako Zikloko irakasleak eta Maite Errarte, Aranzadi Zientzia Elkarteko Etnografia Laborategiko historialariak. 

Noiz
2023/10/28 - 11:00 - 12:00
Non
Igartubeiti Baserri Museoa
Harremanetarako Izena
Harremanetarako Telefonoa
618 00 41 31 / 943 72 29 78 / 943 72 51 07
Hitzordua egutegira gehitu
vCal
iCal