"Saskigintza tradizionala" tailerra

Igartubeiti Baserri Museoak antolatua, Saint-Laryko Turismo Bulegoarekin eta Ayerbeko Udalarekin lankidetzan POCTEFA PATRIM 4.0 proiektuaren "Jakintzen Hibridazioa" ekimenaren barne

Igartubeiti Baserri Museoak, Saint-Laryko Turismo Bulegoak eta Ayerbeko Udalak "Jakintzen Hibridazioa" abiarazi dute, tokiko eragileek hainbat gairi buruz eskainitako tailerren zikloa.

Bigarren hitzordua apirilaren 12an izango da, larunbata, Igartubeiti Baserri Museoan. Zuntz naturalez sortutako saskiak oso lagungarriak izan dira beti hainbat elementu garraiatzeko. Itziar de la Granja-ren eskutik saskigintzaren lanbidea berreskuratuko dugu gaztainondozko saskia eginez. Saski mota berezia izango da, sagar dantzan erabiltzen dena.

Anima zaitez eskuekin lan egitera!

* Helduentzat eta 9 urtetik gorako haurrentzat diseinatutako jarduera, heldu batek lagunduta.

Izen-emateak zabalik, doako ekintza

  • Posta:online; igartubeiti@gipuzkoa.eus
  • WhatsApp: 618 00 41 31
  • Telefonoa: 943 72 29 78

Saskigintza tradizionala tailerra

 

 

 

Noiz
2025/04/12 - 16:00 - 18:00
Non
Igartubeiti Baserri Museoa
Harremanetarako Izena
Harremanetarako Telefonoa
618 00 41 31 / 943 72 29 78 / 943 72 51 07
Hitzordua egutegira gehitu
vCal
iCal