"Sartu deitu gabe"

Open House bezala, baina beste izen batekin. Igartubeiti baserrira bisita, Maite Cresporen eta Ibon Telleriaren eskutik, ATARI kultura arkitektonikoak antolatua. SUB/Versiones V​ jaialdiaren parte da bisita gidatu hau.  

Baserriarekin Vasconiako kantauri isuriko landa eremuan etxebizitza tipologia berri bat sortu zen bere garaian. Eraikin bat, ez bizileku bezala bakarrik, baizik eta ekoizpen beharrak asetzeko ere balio zuena. Gipuzkoan, batez ere, tolare-etxe forma hartu zuen. Igartubeiti baserria da gure garaira arte bizirik heldu den eredu honen ordezkari bakarra.

Bisitan zehar Maite Crespo eta Ibon Telleria arkitektoen eskutik bere 798 m²-ak bisitatuko ditugu, XVI. mendeko egitura duen XVII. mendeko baserriaren elementu arkitektoniko eta konstruktiboetan atentzioa jarriz.

ATARI kultura arkitektonikoak antolatua, Kutxaren eta DSS2016ren babesarekin.
SUB/Versiones V​ jaialdiaren parte da bisita gidatu hau.

Aurtengo “Sub/versiones Urbanas V” programaren barruan dagoen “Sartu deitu gabe” proiektuak gure inguruan dauden aparteko eraikuntzak bisitatzeko aukera eskainiko du, beti ere gidari aditu baten laguntzarekin eraikina ulertu eta bere testuinguruan kokatu dezagun.
Jardunaldiak debalde eta bi astean behin, larunbatetan izango dira, bakoitzean etxebizitza tipologia jakin eta ezberdin bat aukeratuz. Honela Donostia eta bere inguruko ondare arkitektonikoaz jabetuko gara eredu paregabeen eskutik.
ATARI​ren helburuen artean daude arkitektura publiko guztiei gerturatzea, bereziki aurretiko ezagupenik ez dutenei, eta baita euskal arkitekura Euskaditik at ezagutaraztea ere.
Arkitekturaren inguruan akzio kulturala garatzea bilatzen du, bereziki arkitektura garaikidearen inguruan, era guztietako erakusketa edo ekintzak antolatuz: hitzaldiak, eztabaidak, tailerrak, proiekzioak, mahai-inguruak eta orotarikoak. Arkitektura, kultura gozamen bezala ulertzen dugu eta denen eskura jartzea dugu grina.
ATARI Kultura Arkitektonikoa irabazi asmorik gabeko elkarte bat da, 2011ko urritik dago Eusko Jaurlaritzaren Elkarteen Erregistroan izena emanda.
Proiektu honek Kutxaren Gizarte Ekintzaren laguntza dauka eta Donostia 2016, Europako Kultura Hiriburuaren Energia Olatuak laguntza programaren barruan dago.

Hitzordu honen gaineko informazio gehiago…

Noiz
2016/12/03 - 11:00 - 12:30
Non
Igartubeiti Baserri Museoa
Harremanetarako Izena
Hitzordua egutegira gehitu
vCal
iCal