SagarArte erakusketaren inaugurazioa
SagarArte erakusketa Igartubeiti Baserri Museoan izango da urriaren 4tik abenduaren 29 arte.
Erakusketa honetan ikusgai izango diren artelanak inguruko sortzaile gazteek sorturikoak dira. Paul Latabururen Sagarra-Manzana serieak eta Aitor Zarzueloren labur metrailak osatzen duten Sagardoaren Kondaira (2018), Udane Juaristi (Udatxo)-k sorturiko Arbasoak seriea zein N4472 murala eta Maria Altunak sorturiko Malus Arbore Cecidit seria izango dira ikusgai.
Inaugurazio ekitaldia urriak 4ean izango da, arratsaldeko 19:00etatik aurrera. Bertan, Artea Dastatuz dinamikak, Agirretxea, Argindegi eta Topa jatetxeetako sukaldariekin, hiru arte lan gastronomiaren bidez azalduko ditu. Bisita gidatu berezi bat egingo da obrak azalduz eta sagardo bereziekin egingo dugu topa.
Erakusketaren inauguraziorako beharrezkoa da izena ematea, 943 72 29 78 telefonoan edo igartubeiti@gipuzkoa.eus helbidean.
- Noiz
- 2019/10/04 - 19:00 - 20:30
- Non
- Igartubeiti Baserri Museoa
- Harremanetarako Izena
- Igartubeiti Baserri Museoa
- Harremanetarako Telefonoa
- 943722978
- Hitzordua egutegira gehitu
-
vCal
iCal