Museoen Nazioarteko Eguna
Igartubeiti Baserri Museoak, maiatzak 18an eta 19an ospatuko du Museoen Nazioarteko Eguna, aurtengo leloari jarraituz, “Museoak kultur ardatz gisa: tradizioaren etorkizuna”, mural kolektibo batean tradizioa berrinterpretatuz.
Baserrian oinarritutako pertsonai eta ipuinetatik abiatuz, ilustrazio, pintura eta estanpazioaren bitartez. guztion artean mural kolektiboa sortuko dugu. Raquel Gascon ilustratzailearen lankidetzarekin.
Jardunaldia 11:30etan hasiko da eta 18:00ak arte luzatuko da, 13:30etan bazkaria izango da.
6 urtetik gorako haurrak dituzen familiei zuzendua.
Gomendatzen dizuegu umeek kamiseta zahar bat edo mantala ekartzea, zikindu ez daitezen.
Toki mugatuak.
Bazkariaren prezioa:
- Haurrak: 8,00 Euro
- Helduak: 12,00 Euro
Beharrezkoa da aurrez izena ematea, baita 943 72 29 78 telefonoan.
Asteburuan, maiatzak 18an eta 19an, ate irekien jardunaldiak izango dira, larunbatean, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara eta igandean, 10:00etatik 14:00etara, doako sarrera eta bisita gidatuak eskainiz.
- Noiz
- 2019/05/18 - 10:00 - 19:00
- Non
- Igartubeiti Baserri Museoa
- Harremanetarako Izena
- Igartubeiti Baserri Museoa
- Harremanetarako Telefonoa
- 943722978
- Hitzordua egutegira gehitu
-
vCal
iCal