Mundua hasi zenean... Pirinioetako mito eta kondairak erakusketa

Patrim sareak koproduzitutako egitasmoa da. Igartubeiti, Pirinioetako ondarearen museoek, ekomuseoek eta interpretazio-zentroek osatzen duten mugaz gaindiko sare honetako partaide da. Emaitza, ipuin eta kondairen bitartez igorri den pirinioetako ahozko tradizioaren aberastasun aparta ezagutzeko gonbidapena da.

Mitoak garrantzitsuak dira gureak direlako. Lurraren harremanak ezezagunarekin nola edo hala errealitatea bizitzeko egokiago egiten saiatzen ziren jakintza eta sinesmen bitartez azaldu dira.
Horrela izan da historian zehar eta horrela da gaur egun. Txikiek, ahulek, patutik betiko baztertutakoek, mendialdeko nekazariak diren bezala, garaileak izango liratekeen beste mundu bat asmatzen dute. Era berean zorigaitzaren indarretatik ihes egiteko moduak bilatzen dira eta beraien mesedeak eskatzeko hel egin jainkoei.

Rigloseko Erraldoiaren magia Escalete Arroilan, Ayerbeko Urrezko Zezenaren misterioa, Abeliou, Pirinioetako eguzkiaren Jainko txundigarria, San Martin Txikiren azkartasuna Basajaunaren kontra edo Tabaceko kobako Maladona. Nork ez lituzke ezagutu nahi?

4 hizkuntzatan egina: gaztelera, katalana, euskera eta frantzesa, erakusketa, ikus-entzunezko muntaketa da, haranetan eusten den ahozko ondarearen aniztasuna eta era berean Pirinioetako kultur batasun ukaezina erakusten duena.

Azalpenezko formatuari dagokionez eta Covid 19aren segurtasun neurriak ezarriz, mugikorretan deskargatu daitezkeen ikus-entzunezko baliabideak garatu dira, bisitari bakoitzak aukeratutako hizkuntzan bakarka ikusi eta entzuteko.

Datorren ostegunean, hilak 30ean Igartubeiti Baserri Museoan irekiko da, ondoren Pirinioetako museo eta intrepretazio zentro ezberdinetan bere ibilbidea jarraituz.

PATRIM sarearen egitasmoa: Pirinioetako ondarearen museoen, ekomuseoen eta interpretazio-zentroen mugaz gaindiko sarea, PATRIM + programaren barruan, Eskualde Garapeneko Europako Funtsak (EGEF) batera kofinantzatutakoa, % 65, Interreg V-A Espainia-Frantzia-Andorra programaren bidez (POCTEFA 2014-2020).

Hitzordu honen gaineko informazio gehiago…

Noiz
2020/08/11 09:00 - 2021/04/11 14:00
Non
Igartubeiti Baserri Museoa
Harremanetarako Izena
Harremanetarako Telefonoa
943725107
Hitzordua egutegira gehitu
vCal
iCal