Mundua hasi zenean... Pirinioetako mito eta kondairak erakusketa
Mitoak garrantzitsuak dira gureak direlako. Lurraren harremanak ezezagunarekin nola edo hala errealitatea bizitzeko egokiago egiten saiatzen ziren jakintza eta sinesmen bitartez azaldu dira.
Horrela izan da historian zehar eta horrela da gaur egun. Txikiek, ahulek, patutik betiko baztertutakoek, mendialdeko nekazariak diren bezala, garaileak izango liratekeen beste mundu bat asmatzen dute. Era berean zorigaitzaren indarretatik ihes egiteko moduak bilatzen dira eta beraien mesedeak eskatzeko hel egin jainkoei.
Rigloseko Erraldoiaren magia Escalete Arroilan, Ayerbeko Urrezko Zezenaren misterioa, Abeliou, Pirinioetako eguzkiaren Jainko txundigarria, San Martin Txikiren azkartasuna Basajaunaren kontra edo Tabaceko kobako Maladona. Nork ez lituzke ezagutu nahi?
4 hizkuntzatan egina: gaztelera, katalana, euskera eta frantzesa, erakusketa, ikus-entzunezko muntaketa da, haranetan eusten den ahozko ondarearen aniztasuna eta era berean Pirinioetako kultur batasun ukaezina erakusten duena.
Azalpenezko formatuari dagokionez eta Covid 19aren segurtasun neurriak ezarriz, mugikorretan deskargatu daitezkeen ikus-entzunezko baliabideak garatu dira, bisitari bakoitzak aukeratutako hizkuntzan bakarka ikusi eta entzuteko.
Datorren ostegunean, hilak 30ean Igartubeiti Baserri Museoan irekiko da, ondoren Pirinioetako museo eta intrepretazio zentro ezberdinetan bere ibilbidea jarraituz.
PATRIM sarearen egitasmoa: Pirinioetako ondarearen museoen, ekomuseoen eta interpretazio-zentroen mugaz gaindiko sarea, PATRIM + programaren barruan, Eskualde Garapeneko Europako Funtsak (EGEF) batera kofinantzatutakoa, % 65, Interreg V-A Espainia-Frantzia-Andorra programaren bidez (POCTEFA 2014-2020).
- Noiz
- 2020/08/11 09:00 - 2021/04/11 14:00
- Non
- Igartubeiti Baserri Museoa
- Harremanetarako Izena
- Igartubeiti Baserri Museoa
- Harremanetarako Telefonoa
- 943725107
- Hitzordua egutegira gehitu
-
vCal
iCal