"Lorontziak:lorerik gabeko ontziak" erakusketa parte-hartzailea

Oier Fernandez Carrasko artistak sortutako "Lorontziak:lorerik gabeko ontziak" erakusketa parte hartzailea izango dugu Igartubeiti baserrian zehar apirilak 4, 5 eta 6an. Bertan, sortzaileak loreekin duen harremana zalantzan jartzen du erakusketa honetan.

Erakusketaren irekiera apirilak 4, ostiralean izango da, arratsaldeko 19:00etan. Gonbidapena pertsona guztiei irekia dago eta loreak ekartzea proposatzen digu Oier-ek. Erakusketa asteburu guztian zehar ikusteko aukera izango da eta igandean, 18:30etan, jasotze kolektibo bat egingo dugu, non artelanak parte hartzaileen etxeetan jarraitu ahalko dute beraien betebeharra.

Ezkio-itsasoko eskola txikiko ikasleekin ekimen berezia antolatu dugu erakusketa aitzakitzat hartuta. Apirilak 4ean Igartubeitiko baratza landuko dugu ikasleekin, gero erakusketa bisitatuko dute eta beraien artelanak sortuko dituzte loreak eta lorontziak ildotzat hartuta, artelan hauek erakusketaren parte bihurtuko dira eta Igandeko jasotzeko kolektiboan beraien sorkuntzak eraman ahalko dituzte.

 

Hitzordu honen gaineko informazio gehiago…

Noiz
2025/04/04 09:55 - 2025/04/06 20:00
Non
Igartubeiti Baserri Museoa
Harremanetarako Izena
Harremanetarako Telefonoa
618 00 41 31 / 943 72 29 78 / 943 72 51 07
Hitzordua egutegira gehitu
vCal
iCal