Jose Iza Peñagarikano arotzaren erakusketa Igartubeitin

Igartubeiti Baserri Museoko Interpretazio Zentroak Jose Iza Peñagarikano (Itsaso, 1907-1987) arotzaren lanari eta bizitzari buruzko erakusketa hartzen du, ekainaren 6rarte. Yartu kultur elkarteak bildu du Joseren bilduma.

Josek gaztetan ikasi zituen egurraren sekretuak, anaiarekin Aizkorriko pagadietan txondorrak egiten zituela. Neguan, baserrietan puskatuta zeuden tresnak konpontzen zituen edo berriak egiten zituen: areak, gurdiak, lerak, tresnen kirtenak... Tokiz toki ibili ohi zen mota guztietako konponketak eta arotz-lanak egiten.

Ordiziako feriara joan ohi zen astero, tresnak eramateko egokitu zuen bizikletan. Jendeak enkarguak ematen zizkion hurrengo asterako.

Joseren arteak (kutxak, argizaiolak, makilak, altzariak...) ezaguna egin zuen azken urteetan. Bere tailak herriko etxe askotan egoteaz gain, Kizkitzako baselizan ere topa ditzazkegu.


Izaren lanak600

Noiz
2010/03/06 10:00 - 2010/06/06 19:00
Non
Igartubeitiko interpretazio zentroa
Gaia
erakusketa
Hitzordua egutegira gehitu
vCal
iCal