"Jateko aukeratzen dugunaren aztarna" merienda-tertulia

Igartubeiti Baserri Museoak antolatua, Saint-Laryko Turismo Bulegoarekin eta Ayerbeko Udalarekin lankidetzan POCTEFA PATRIM 4.0 proiektuaren "Jakintzen Hibridazioa" ekimenaren barne

Igartubeiti Baserri Museoak, Saint-Laryko Turismo Bulegoak eta Ayerbeko Udalak "Jakintzen Hibridazioa" abiarazi dute, tokiko eragileek hainbat gairi buruz eskainitako tailerren zikloa.

Lehenengo hitzordua martxoaren 28an izango da, ostirala, Igartubeiti Baserri Museoan, "Jateko aukeratzen dugunaren aztarna" merienda-tertuliarekin, Biziola bertako nekazarien kooperatibarekin batera, Igartubeiti Baserri Museoan. Topaketa honetan, parte-hartzaileek tokiko produktuak dastatu ahal izango dituzte eta elikagai-erabakiek ingurumenean, tokiko ekonomian, gizartean eta kulturan duten eraginari buruz hausnartu ahal izango dute.

Izen-emateak zabalik daude:

  • Online; Posta: igartubeiti@gipuzkoa.eus
  • WhatsApp: 618 00 41 31
  • Telefonoa: 943 72 29 78



Hitzordu honen gaineko informazio gehiago…

Noiz
2025/03/28 - 17:00 - 19:00
Non
Igartubeiti Baserri Museoa
Harremanetarako Izena
Harremanetarako Telefonoa
618 00 41 31 / 943 72 29 78 / 943 72 51 07
Hitzordua egutegira gehitu
vCal
iCal