Igartubeitik bisitaldi gidatu berezia eskainiko du Chillida-Lekun
Igartubeiti baserri museoko Zuhaitz Akizu gidariak, Chillida-Leku baino lehen. Zabalaga baserria, bisita gidatu berezia eskainiko du Chillida-Lekun, museo honek Museoen Nazioarteko Eguna ospatzeko antolatutako ekitaldien barne.
Bi baserriak, Igartubeiti eta Zabalaga baserria, gaur egun Chillida-Leku museoa, XVI. mendean eraiki zituzten.
Zabalaga baserriari buruzko bisita gidatu berezi honek baserria ezagutzeko eta Chillida berak baserri honi buruz zuen ikuspegian sakontzeko aukera eskainiko du.
Bi bisitaldi gidatu eskainiko dira, lehenengoa 11.15etan hasiko da eta ordubete iraungo du, bigarren bisitaldiari hasiera 12:30etan emango zaio. XVI. mendeko baserri honi buruzko bisita gidatuak doanik eskainiko dira eta aforoa mugatua denez, izena emateko Chillida-Leku museora deitu behar da.