Igartubeiti dantzan! erakusketaren prentsaurrekoa
Igartubeiti Baserri Museoak dolarean grabatutako Dantza filmeko irudiekin “Igartubeiti dantzan!” erakusketa aurkezten du. Ekainaren 12tik irailaren 30era bitartean egongo da erakusgai.
Erakusketa honek, Igartubeitin grabatutako eszenenen atzean dauden sekretuak azaleratzen ditu. Kaxen gainean dantza egin, betiko agertokietatik atera eta benetako dolare batean filmatzea 360 graduko dantzekin. Horixe zen DANTZA filmeko lan taldeak bilatzen zuena 2014. urtean Igartubeiti Baserri Museoa grabaketetarako lehen agertoki gisara aukeratu zuenean.
Prentsaurrekoaz gain, komunikabidekin bisita gidatua egingo da “Igartubeiti Dantzan!” erakusketa posible egin duten Dantza pelikulako lan taldeko batzuekin.
Partehartzaileak:
- Kultura Diputatua
Denis Itsaso
- Folklorista, ikertzailea, Dantza filmeko koreografien arduraduna
Juan Antonio Urbeltz
- Argazkilaria. Erakusketan ikusgai dauden argazkien egilea.
Xabier Artola
- Ekoizlea. Txintxua films
Marian Fernandez
- Dantzaria
Gari Otamendi
- Igartubeiti Baserri Museoko koordinatzailea
Kizkitza Ugarteburu
- Noiz
- 2019/06/12 - 11:00 - 13:00
- Non
- Igartubeiti Baserri Museoa
- Harremanetarako Izena
- Igartubeiti Baserri Museoa
- Harremanetarako Telefonoa
- 943722978
- Hitzordua egutegira gehitu
-
vCal
iCal