"Hitzekin jolasean" lehiaketa
Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Untzi Museoak, Igartubeiti Baserri Museoak eta Zumalakarregi Museoak “Hitzekin jolasean” ekimena proposatzen dute. Ekimen hau lehiaketa bat izango da eta Twitterren bitartez museoetako jarraitzaileek landa-kulturari, itsas-kulturari eta gerra karlistei buruzko euskarazko hitz desberdinak proposatzeko aukera izango dute.
Lehiaketan parte hartuko duten pertsonen artean Aldundiko Museoetako hiru produktu sorta zozketatuko dira museoetako argitalpenak barne.
Zuen hitzak gurekin elkarbanatu!
- Noiz
- 2015/12/03 10:25 - 2015/12/24 19:00
- Harremanetarako Izena
- Igartubeiti
- Harremanetarako Telefonoa
- 943 72 29 78
- Hitzordua egutegira gehitu
-
vCal
iCal