Eraikuntza bioklimatikoari buruzko tailerra
Familiek eraikuntza moeta honen garrantzia ezagutuko dute, historia, arkitektura, ingurunearen ezaguera, biodibertsitatea eta autohornikuntza gaiak jorratuz.
Igartubeiti Baserri Museoak eraikuntza bioklimatikoari buruzko tailerra antolatu du maiatzak 1, larunbaterako, 16:30etatik 18:00etara.
Termometroa eta ipar orratza erabiliz Igartubeiti baserriko gela bakoitzeko tenperatura, orientazioaren araberako produktu ezberdinen kokapena eta elementu arkitektoniko pasiboak (paretak, leihoak, zokaloak) identifikatuko dituzte.
Parte hartu nahi baduzue eskertzen dizuegu gurekin harremanetan ipintzea, helbide honetan: igartubeiti@k6gestioncultural.com, edo telefonoz: 943 72 29 78. Plaza mugatuak dira eta lehen bait lehen komeni da izena ematea.