"Ecoprint" tailerra
Urriak 1erarte Igartubeiti Baserri Museoan ikusgai dagoen "Haria galtzen" erakusketaren barne, Ecoprint tailerra eskainiko du Yolanda Sanchezek artistak eta sortzaileak.
EcoPrint, sustrai, zutoin, hosto eta loreak ehunaren gainean zuzenean estanpatzeko teknika da, elementu horiei dagozkien pigmentua eta forma zuzenean txertatuz. Teknika honetara hurbilduko gara praktikatik.
Igartubeiti inguruan EcoPrint lanerako landare ugari eta ezberdinak daude. Aukeraketa bat egingo dugu eta naturaren estanpazio prozesuarekin gozatuko dugu.
Tailerra gazte eta helduei zuzendua dago, ehungintza eta landare zaleak.
Ez da beharrezkoa aurrez esperientzia izatea.
Prezioa: 10 Euro pertsonako.
Gehienez 10 pertsona.
Beharrezkoa da aurrez izena ematea, 943 72 29 78 edo/eta igartubeiti@gipuzkoa.eus.
- Noiz
- 2017/06/25 - 11:00 - 14:00
- Non
- Igartubeiti Baserri Museoa
- Harremanetarako Izena
- Igartubeiti Baserri Museoa
- Harremanetarako Telefonoa
- 943 72 29 78
- Hitzordua egutegira gehitu
-
vCal
iCal