Bisita gidatuak
Apirilak 18,19 eta 20an 3 bisita gidatu eskainiko ditugu Igartubeiti Baserri Museoan:
- 11:00etan, euskaraz, Igartubeiti baserri museoko gune guztiak ezagutu eta bertako familia nola bizi zen sentitzeko aukera izango duzu.
- 12:30etan interpretazio zentrora eta baserrira bisita gidatua erderaz.
- 17:00etan, lehen erreserbaren araberako hizkuntzan.
Bestalde, familian bisitatzen bagaituzue eskatu harreran ditugun jokoak:
- Piko-piko jokoaren bidez aurkitu baserrian dauden elementu eta tresna desberdinak eta ezagutu zertarako diren.
- Martintxoren koadernoa erabiliz baserriko sekretuak ezagutuko dituzue.
Doan eskuragarri museoko harreran.
- Noiz
- 2025/04/18 11:00 - 2025/04/20 18:30
- Non
- Igartubeiti Baserri Museoa
- Harremanetarako Izena
- Igartubeiti Baserri Museoa
- Harremanetarako Telefonoa
- 618 00 41 31 / 943 72 29 78 / 943 72 51 07
- Hitzordua egutegira gehitu
-
vCal
iCal