Baserri Eguna jasangarritasunari eskainia

Ekainaren 5ean jai-giroan ospatuko dugun jarduera honetan, energia eta elikagai buruaskitasuna, ekoizpen eta kontsumo arloetan bertakoa balioan ipintzea, bertako produktuekiko eta ekoizleekiko errespetua gaiak jorratuko ditugu, antolatutako zenbait jardueren bitartez. 

Baserri Eguneko zortzigarren edizioa jasangarritasunaren gaiari eskainiko diogu, baserriak bere sustapenean izan duen garrantzia azpimarratuz, gizakia eta naturaren arteko harreman orekatua bermatuz. 

Egitaraua: 

  • 10:30-12:30 // Ezkio-Itsasoko Zela baserriaren historia eta zaharberritzea solasaldia eta bisita gidatua, Ibon Telleria eta Arkaitz Lasaren eskutik (La+Tj arkitektok), jasangarritasunean oinarrituz zaharberritzea burutu duten arkitektoen eskutik.

Solasaldia Igartubeitin izango da.
Autobus zerbitzua eskainiko da Igartubeititik Zela baserrira joateko.

  • 12:30-14:00 // Natur kosmetika: jaboiak egiten ikasteko tailerra, helduei zuzendua.

Agurtzane Tejadak eskainia.
Toki mugatuak.

  • 12:30-14:00 // UmeentzakoTeilak egiten ikasteko tailerra
  • 14:00 // Bazkari begetarianoa, Bertatik Bertara produktuekin egina. 

Helduentzako menua: 5,00 €
Umeentzako menua: 3,00 €

Kantauri itsasoaren kresalaz bustitako olerkietan oinarritzen dira Josu Bergararen kantuak. Ahotsaren disdira eta xarma, gitarra jotzeko modu hunkigarria zein bakarlariaren indarra dira nagusi eszenatokian. Laguntzen dioten musikariekin duen lotura bereziari esker, kontzertuak musika eta poesiaren olatu erraldoia bihurtzen dira.

Josu Bergara kontzertua Igartubeitin

 

 

 

 

Izena ematea: igartubeiti@gipuzkoa.eus-en edo/eta 943 72 29 78 telefonoan.

Laguntzaileak: Bertatik Bertara eta Urretxuko Jai Alai jatetxea

Noiz
2016/06/05 - 10:30 - 17:00
Non
Igartubeiti Baserri Museoa
Harremanetarako Izena
Harremanetarako Telefonoa
943 72 29 78
Hitzordua egutegira gehitu
vCal
iCal