"Bale olioa eta xaboia" familientzako tailerra

Ondarearen Europako Jardunaldien barne antolatutako jarduera

Igartubeiti Baserri Museoak "Bale olioa eta xaboia" familientzako tailerra antolatu du, Ondarearen Europako Jardunaldien barne. 

Dolare baserriek beti izan dute itsasoarekin lotura, baserri hauetako dolarean ekoizten zen gero euskal marinelek bidai luzeetan eramango zuten sagardoa. Marinel hauek trukean bale olioa ematen zieten baserritarrei, zertarako erabiltzen zuten bale olioa? Bere erabilera ezagutuko dugu eta Mimogoxok gantzarekin olio xaboia egiten erakutsiko digu. 

Sarrerak agortuta. 

 

24_OEJ

 

Noiz
2024/10/26 - 16:30 - 18:00
Non
Igartubeiti Baserri Museoa
Harremanetarako Izena
Harremanetarako Telefonoa
618 00 41 31 / 943 72 29 78 / 943 72 51 07
Hitzordua egutegira gehitu
vCal
iCal