"Auzolanaren kultura" tailerra
Tradizioa, ohitura, kultur adierazpen eta ondarearekiko sentikortasuna eta errespetua.
Auzolanaren kulturak garrantzi oso handia izan du Euskal Herrian. Parte hartzaileek lehendabizi auzolanaren kultura ezagutuko dute, zein lan-mota egiten zituzten taldean, zein funtzionamendu zuten, etab. Ondoren, auzolanaren kultura elkarlanarekin lotuz, jolas kooperatiboekin erlazionatzen saiatuko gara. Guztiok elkar arituz, lehiakortasunik gabe, jolastuko gara eta inork galdu gabe guztiok irabaziko dugu.
* Izen-ematea ekainaren 5ean amaituko da.