Arineketan taldearen kontzertua


Arineketan taldea 2020an sortu zen, tradizioan oinarrituriko errepertorioa gaur eguneratu eta itxuraldatzeko asmotan. Euskal kanta, doinu, dantza eta bertsoak oinarri hartu eta hauekin jolastea izan dute helburu sorreratik.

Ikuskizun honetarako, Oihana Iguaran bertsolaria gehitu baitzaio ohiko Arineketan taldeari: Xabier Zeberio biolinean, Nora Lopez txeloan eta taldearen muina diren Iñar Sastre (pianoa) eta Jagoba Astiazaran (txistua) bikotea.

Autobus zerbitzua izango da Zumarragako Elizkaletik. 

Izena eman: online; igartubeiti@gipuzkoa.eus; 943 72 29 78

Arineketan taldea

 

Hitzordu honen gaineko informazio gehiago…

Noiz
2024/10/05 - 18:00 - 19:30
Non
Igartubeiti Baserri Museoa
Harremanetarako Izena
Harremanetarako Telefonoa
618 00 41 31 / 943 72 29 78 / 943 72 51 07
Hitzordua egutegira gehitu
vCal
iCal