“Eko-moda: autobus ehunez egindako diseinuak” erakusketa

Igartubeiti baserri museoak bat egingo du Ondarearen Europako Jardunaldiekin, “Ondarea loratuz, gozatu!” leloari jarraituz, jasangarritasuna izango du ardatz, museoarentzako gai nagusietako baten, jasangarritasunaren ikuspegitik gizartea eraldatzeko praktika gisa

Gero eta gehiago dira ingurumenaren eta gizartearen iraunkortasunaren aldeko apustua egiten duten ekimenak. Sektoreen arteko lankidetza ere funtsezkoa da ekonomia zirkularrago baterantz eta gure ingurunearekiko begirunetsuago baterantz aurrera egiteko.

“Eko-moda: autobus ehunez egindako diseinuak” erakusketa, Irizar garraio-enpresak, Emausek eta KOTOI marka-etxeak ehun-hondakinei bizitza berri bat emateko hasitako bidearen erakusgarri da, gaur egungo diseinuko modako jantzi berrietan eraldatuz.

Erakusketaren diseinua jasangarritasunaren erakusgarri ere bada, baserritik bertatik berrerabilitako materialekin girotu baita. Bertan, birziklatutako materialez eta baserriko elementu berrerabiliez osatutako 3 ingurunetan barrena egindako ibilbidean, Fanny Alonso diseinatzaileak sortutako jantziak aurkezten dira, baita KOTOI markak egindako janzkera tradizionalaren osagarriak eta berrinterpretatutako beste jantzi batzuk ere.

Eko-moda erakusketa

Hitzordu honen gaineko informazio gehiago…

Noiz
2022/10/20 11:30 - 2023/05/31 19:00
Non
Igartubeiti Baserri Museoa
Harremanetarako Izena
Harremanetarako Telefonoa
618 00 41 31 / 943 72 29 78 / 943 72 51 07
Hitzordua egutegira gehitu
vCal
iCal