"20.000 especies de abejas" filmaren emanaldia

Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioak sustatutako Zinema eta landa eremuko emakumeen zikloaren barne antolatutako jarduera

Zinema eta Landa Eremuko Emakumeen Zikloa landa-ingurunean bizi diren emakumeei eskainitako filmak proiektatzen dituen zinema erakusketa ibiltari batean datza. Urtero ospatzen da urriaren 15etik aurrera, Landa Eremuko Emakumeen Nazioarteko Egunaren baitan, urrian eta azaroan.

Ekimen honen helburua landa-ingurunean bizi diren emakumeek egiten duten lana ikusaraztea da. Era berean, hiriko biztanleak ingurune horren bizimodu errealera hurbildu nahi ditu, emakumeen eginkizun egituratzailea, soziala eta ekonomikoa nabarmenduz eta herri eta hirietako biztanleen arteko ulermena eta konplizitatea bultzatuz.

20.000 especies de abejas emanaldia

Landa-eremuaren eta hiri-eremuaren arteko integrazioaren bilaketaren erakusgarri, zikloak aurrez aurreko proiekzioak (hiri handietan zein herri txikietan) eta doako streaming bidezko proiekzioak konbinatzen ditu.

Igartubeiti Baserri Museoak, Zinemateka egitasmoaren esparruan, "20.000 especies de abejas" eskainiko du. Zinemateka, landa-eremutik eta landa-eremurantz doazen begiradak partekatzea bilatzen duen espazioa da, bertako gizartea eta errealitatea benetan islatzen duten ekoizpenei beren lekua eskeiniz.

Estibaliz Urresola filmaren zuzendariak aurkeztuko du filma eta emanaldiaren ondoren, tertulia izango da. 

"20.000 especies de abejas" Estibaliz Urresola Solagurenek idatzi eta zuzendutako 2023ko espainiar film dramatikoa da, eta Sofia Otero, Patricia López Arnaiz, Ane Gabarain eta Itziar Lazkano ditu protagonista.

Sinopsia

Cocok zortzi urte ditu, ez dator bat gainerakoen itxaropenekin, eta ez du ulertzen zergatik. Inguruko guztiek Aitor deitzen diote behin eta berriz, baina ez du bere burua ezagutzen ez izen horretan ez besteen begiradan. Bere ama Ane (Patricia López Arnaiz) krisi profesional eta sentimentalean murgilduta dago, eta oporrak aprobetxatuko ditu hiru seme-alabekin amaren etxera joateko. Bertan bizi dira Lita ama (Itziar Lazkano) eta Lourdes izeba (Ane Gabarain), erleen hazkuntzarekin eta ezti-ekoizpenarekin lotura estua duena. Uda honek bizitza aldatuko die, eta hiru belaunalditako emakume hauek zalantza eta beldurrei aurre egitera behartuko ditu.

Sariak

  • 2023: Berlingo Jaialdia: Zilarrezko Hartza - Protag interpretaziorik onena. (Sofia Otero)
  • 2023: Goya Sariak: Gidoi, zuzendari berri eta emakumezko aktore onena (Gabarain)
  • 2023: Zinema Europarraren Sariak (EFA). 2 izendapen
  • 2023: Feroz Sariak: Film dramatiko eta aktore onena (Arnaiz)
  • 2023: Malagako Zinemaldia: Urrezko Biznaga film onena, antzeztaldeko emakumezko aktore onena

Filmaz gozatzeko aurrez izena eman beharra dago: online, igartubeiti@gipuzkoa.eus; 943 72 29 78. 

 

20.000 especies de abejas emanaldia

 

 

 

 

 

 

 

Noiz
2024/11/09 - 16:00 - 19:00
Non
Igartubeiti Baserri Museoa
Harremanetarako Izena
Harremanetarako Telefonoa
618 00 41 31 / 943 72 29 78 / 943 72 51 07
Hitzordua egutegira gehitu
vCal
iCal