Baserria

Igartubeiti baserriak beste edozeinek baino hobeki islatzen du euskal baserriaren Urrezko Aroa esan diezaiokeguna. Baserria XVII. mendearen hasieran (1630), bere garairik gorenean, zabaldu eta eraberritu egin zen, bizimodu eta lan mota berrietara egokitzeko. Zorionez, esku-hartze honek ia ez zuen ukitu jatorrizko egitura eta gaur egun ere garai bakoitzeko eraikitzeko moduak eta espazioen erabileran izan ziren aldaketak ikusi ahal izateko aukera ematen digu.

dolareegitura450

Baserriak jatorrizko zurezko egitura oso ongi kontserbaturik dauka eta hau dela-eta, sagardorako dolarea ere kontuan hartuta, Euskal Herriko baserririk interesgarrienetako bat dela esan dezakegu, baita ondareko funtsezko elementuetako bat.

Argi eta garbi erakusten ditu garai hartako balore kultural, historiko, antropologiko, arkitektoniko eta sinbolikoak.

 

Egitura xehetasunak

Jatorrizko egitura-xehetasunak direla-eta, aipagarri dira honakoak:

Ardatza418

  • pieza bakarreko zutoinak, zorutik estalkiraino iristen direnak
  • erdiko zutabe bikoitzak, berniak, dolareko habea egokitzeko
  • habe-dolarearen egitura ikusgarria: habea, torlojuzko ardatza, azkoina, harria, pats-aska eta sobigainoak
  • paretetako zurezko itxiturak
  • estalkiko gapirioak, pieza bakarrekoak XVI. mendekoak eta laburragoak XVII.ekoak
  • zoruak