Jesus Heras-en argazkia. 2015eko Argazki lehiaketako Lehen Saria
Gaia:
Sagardo asteko festa. Ekimen honetan dolarea martxan ipintzen da, sagardoa egiteko orain dela 500 urte erabiltzen zen teknika berberarekin.
Egitaraua:
Sagar zanpaketa
Urriak 5, 6, 10, 11, 13 eta 14: 11.30etan
Urriak 7, 8, 9 eta 12: 12.00etan
Antzespenak
Urriak 7, 8, 9 eta 12
11:30-12:00;
Kirikoketa
Urriak 12, 12:00etan
Sagar erakusketa
Urriaren 1etik aurrera egunero
Oinarriak:
Nahi duen edozein argazki zalek eman dezake izena. Argazkiak kamararekin edo telefono mugikorrarekin atera ahal izango dira.
Izen ematea urriaren 5etik 14ra egin daiteke 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara Igartubeiti Baserri Museoko Interpretazio Zentruan.
Izen emate prezioa helduen mailarako 5 € eta haurrentzako dohakoa izango da. Haurren maila: 14 urtetik 17ra bitartean.
Partehartzaileek, 3 argazki bidali ahal izango dituzte igartubeiti@gipuzkoa.eus helbidera edo CD edo pen drive USB euskarrian aurkeztuko dituzte, Igartubeiti Baserri Museoko Interpretazio Zentroan azaroaren 13a arte. Asteazkenetik ostiralera 10:00etatik 14:00etara eta asteburuan 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara.
Sariak:
- Helduen maila:
Argazki bilduma onenari: 200 €
Bigarren argazki bilduma onenari: 150 €
Hirugarren argazki bilduma onenari: 120 €
- Haurrentzat diploma eta sariak
Epaimahaia Urretxuko “Argazki” elkarteko kide batek, Legazpiko “Ikatza” elkarteko kide batek eta argazkilari profesional batek osatuko dute.
Informazio gehiago:
Igartubeiti Baserri Museoa
Ezkio Bidea Km. 1
20709 Ezkio-Itsaso (Gipuzkoa)
Telf: +34 943 722978
Igartubeiti@gipuzkoa.eus